
Ez, ez ziren 120 Iruñeko Terminalera
gerturatutakoak, gutxiago izanen ziren seguruenik. Ezta ere,
ez ziren 120 izan Tolosatik bertara joatekoan egindako orduko
kilometroak, ziztu bizian joan baikinen (beti ere, pasa beharreko
2 kontrol polizialetan apurtxo bat frenatuz). 120ak atzokoan
izan genituen etsairik latzenak izan ziren: dezibelioak. Aurreko
batzuetan bezela, hiri eta herrietako "elkarbizitzaren
onerako" udaletxeek tabernei jarritako limitazio aluarekin
topatu behar atzokoan ere. Hala ere, Meson de la Navarreria-ra
afaltzera sartzerako ahaztuak genituen dezibelio madarikatuok.
Eta zer nolako giroa Iruñean! Denbora luzean bertan bizitakook
faltan botatako ostegunak alde zaharrean...Kontzertuari dagokionez,
ez zen taberna bete, taula aurrekaldea ez bederen(Euskaldunok
oraindik ere maiteago dugu barraren goxotasuna...). Baino sortutako
giroa berezia izan zen oso, errepikatzeko modukoa ezpairik gabe!
Iruñeak beti baitu 'zera' berezi hori...
Terminaleko Aitorri eta Iruñeko lagunei
eskerrik bero eta ozenena, 120 dezibelioak gainditu gabe, beti
ere...
2007/03/23-
Aduna
Eta ilunak euri jasa izugarri ekarri
zuen Gipuzkoako txoko ederrenetako batera...eskerrak han aterpe
ezinhobea genuela: uztartza.
Eta argi gorripean hasi genuen kontzertua, KORRIKAren
aldeko saioa zela bertara gerturatutakoei gogora ekarri ondoren.
Eta argi gorripean hasi ginen lasai eta presiorik gabe jotzen,
lagun artean jotzen... Donostialdeko lagunak, Tolosako adiskideak...eta
Aduna bertako jendea...lagunartean beraz! Eskerrak etorri zineten
guztioi, ari gara erritmoa hartzen taula gainean...hain beharrezkoak
omen diren "tablak" barneratzen...
2007/02/13-
OnkiXin
Ondo egon zen atzokoa. Lagunarteko saioa ezpairik
gabe! Haseratik konturatu ginen urduritasunak ez zuela zentzurik
holako giro epelean... eta gertutasunean!(taularen neurri txikia
zela medio lanak izan genituen gu bertan kokatzeko...). Eta
lehen doinuak lasaienak izanagatik, "embriagatto"-rekin
hasi ginen animatzen bai gu eta bai bertara hurbildutako lagunak:
etxebe, goitia, jaime+kristina, erbiti&company, oberenako
lagunak, lankide eta betiko lagunak... Eskerrikasko denei!Errepikatu
beharrekoa...
2006/09/09
Anoetako
Gaztetxeko "txirrisklas" festa famatu horietako bat.
Zer esan? Ba oso ondo pasa genuela, eta bertan egon zer gendeak
zer ere.Ez dakit ziur gure musika ala txirrisklasa zen, baina
ze arraio. Politta izan zen!!
2006/04/07-
Bonberenea
Gure
lehen kontzertua eta etxean gainera! Non eta bonberenean. Guretzat
plaza handia dudarik gabe.Baina egoerak sortu zuen lagunarteko
giro aparta zela eta, ezinezkoa da lehen kontzertuari buruzko
oroitzapen oberik izan!!
ESKERRAK
DENOI