Horixe. Astroek bat egiten ez dutenean planak egitea ez omen da gomendagarria. Are gutxiago kontzertu bat antolatzea, gustoko duzun tokian, maite dituzunen aurrean, lagun eta ezagunen aurrean... Astroek ez omen dute bat egin, eta MESCAL tabernak egunotan dezibelio kontuengatik izandako kexak direla medio, ez da zuzeneko musikarik izango bertan. Desordutan ez bederen, gaur ez bederen.
Hitzorduak hortaz, aurrerago beharko du... Aurrerago etxeko lagunak Mescaleko barran direla desordutan aritzeko hitzordua. Aurrerago Txetxo & co.-rekin pendiente dugun afaria eta konpainiaz gozatzeko parada. Aurrerago disko berria zuzenean eskeintzeko aukera.
Aurrerago... agian, astroek bat egin nahi dutenean...
2010 / 01 /21 :Datozen egunetan BERRIAN desordutan talde tolosarraren "Eromena Zor Dizut..." diskako "segundu bat" singlea izango da entzungai. Egin ezazue klik eta entzun ezazue!! http://www.berria.info/hasiera/
2009/11/27.....Eromena zor duzut... izenpean aurkeztu dugu lan berria Bonberenean. 10 kantuz osaturiko lan hau jada kalean da eta eskuragai duzue saltokietan. Bestalde, web gune honetan ere dohain descarga dezakezue.
Jadanik zintzilik daukazue DESORDUTAN taldearen 00 kapituloa: pre-REC sessions. Diska berriaren grabaketa lanak hasi aurretik, Tolosako Bonberenean eginiko maketa edo 'demo'aren irudiak.
EITBko SUT&BLAI saioak erreportaia eskeini zien DESORDUTANeko mutilei.
ARGIA ALDIZKARIA: DESORDUTAN DURANGOKO PLATERUENAN
ARGIA aldizkariaren urteurrena zela eta, DESORDUTAN taldeak Durangoko Plateruenan jotzeko aukera izan zuen, Kerobia eta Zea Maysekin batera.
Irakurri gehiago:
DESORDUTAN taldeari egokitu zitzaion Kilometroak 2008 IRURArako doinua egitea. Horretarako Tolosaldeko hainbat musika taldeekin lan taldea osatu zuten eta emaitza 'Oinarria Eraikitzen' kantua izan zen.