-…eta zergatik desordutan?
Desordutan etorri izan ohi dira ideiarik onenak. Desordutan… bapatean eta abixatu gabe.
Desordutan hasi zen mamitzen ere, 2005. urtean, tolosar hauen proiektua.
Laukote bezela (Txus -ahotsa eta kitarra-, Iñigo –baxua eta koruak-, Egoitz –kitarra- eta Julen -bateria eta perkusioa-), aurkezten zaigun pop-rock banda.
"Ziurrenik lehenago ere baten batek noizbait jotako akordeak joko ditugu; eta baliteke gure letrak ere, nonbait izkiriatuak izatea aurretik ere. Baliteke. Baino oraindik ere barne ezinegon "hori" dugunok bizirauten dugulako, eta nola hala adierazi beharra sentitzen dugulako gaude hemen. Eta bide batez, egungo garunen greban parte hartu nahi ez dugulako…
Irudimena dugu; ez da gutxi gaurko gizartean!
Taula gainean aurrez aurre topatuko gaituzulakoan, hurrenarte!"
tolosatik ..... d e s o r d u t a n